DATORREN ASTEAN ARRIGORRIAGAKOAK ASTIGARRARA GOAZ

 

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak urteroko txangoa antolatu du otsailaren 27rako. Euskaltegiak 30 urte betetzen dituen honetan Gipuzkoara joango gara, Astigarragara hain zuzen ere.

 

Bertan Euskal Sagardoaren Museoa bisitatuko dugu lehenengo, ondoren Rezola sagardotegian bazkaltzeko.

 

Bazkalostean kantuka eta kontuka igarotzea espero dugu eta arratsaldean Donostiara hurbilduko gara, 2016ko Europako Kultura hiriburua dela aprobetxatuz, arratsalde-pasa egitera.

 

Lagun giro euskalduna eta umore ona ez dira falta izango, ez horixe!