Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Urgoiti pasealekua, 55, 2.a · 48480 Arrigorriaga
Tel.: 94 400 20 60
Web gunea: www.arrigorriagakoeuskaltegia.eus

DATORREN ASTEAN ARRIGORRIAGAKOAK ASTIGARRARA GOAZ

 

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak urteroko txangoa antolatu du otsailaren 27rako. Euskaltegiak 30 urte betetzen dituen honetan Gipuzkoara joango gara, Astigarragara hain zuzen ere.

 

Bertan Euskal Sagardoaren Museoa bisitatuko dugu lehenengo, ondoren Rezola sagardotegian bazkaltzeko.

 

Bazkalostean kantuka eta kontuka igarotzea espero dugu eta arratsaldean Donostiara hurbilduko gara, 2016ko Europako Kultura hiriburua dela aprobetxatuz, arratsalde-pasa egitera.

 

Lagun giro euskalduna eta umore ona ez dira falta izango, ez horixe!

KIKE AMONARRIZ ARRIGORRIAGAKO UDAL EUSKALTEGIRA ETORRIKO DA

Martxoaren 3an Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezle tolosarraren  “XXI.mendeko euskaldunak” izeneko hitzaldiaz gozatu ahal izango dute Arrigorriagako Udal Euskaltegiko ikasleek, irakasleek eta bertaratu nahi duen orok.

Hitzordua goizeko hamar eta erdietarako egin dugu udaletxeko prentsa aretoan eta berarekin ohikoa izaten den legez euskaraz ondo pasatuko dugula ziur gaude.

 

Abenduaren lehen astean eta hirugarren urtez jarraian ordu betez BERBAGUNEA antolatuko dugu. Gure ikasleekin antolatu arren, oro har herritar guztiei ere egin nahi diegu gonbidapena parte hartzera anima daitezen.

 

Guztira hiru saio egingo ditugu:

Abenduaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 6etatik 7etara, abenduaren 3an, ostegunean, goizeko 12etatik 13etara eta arratsaldean 20:30etik 21:30era.

 

Berbagunean parte-hartzaileek zenbait gairi buruz hitz egingo dute, taldeka eta txandaka.

 

Helburua euskara ikasgelatik ateratzea eta ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen laguntzea.

 

Talde bakoitzean lau pertsona inguru egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hamabost edo hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen, beste gai bati buruz eta beste lagun batzuekin hitz egiteko.

 

 

Azaroarekin batera jarri da abian zazpigarren ikasturtez berbalgun egitasmoa Arrigorriagako Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatua.

23 lagunek eman dute izena ikasturte honetan eta 4 taldetan daude banatuta. Talde bat goizez eta beste hirurak arratsaldez elkartuko dira. Aipatu behar da asko iaz ere berbalagun izan zirela; gustura ibili ziren seinale.

 

Beraz, gogoratu Arrigorriagan badugula lagun giroan euskaraz hitz egiteko aukera eta horrela herrian euskararen presentzia handiagoa izaten laguntzen dugula.

 

Bide batez, baten bat animatuko balitz, oraindik izena emateko aukera baduela adierazi nahi dugu.

 

Gurekin harremanetan jartzeko bideak hauexek dira:

Tel:944020211 - 944002060

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Matrikula zabalik:

NOIZ: 2015-09-07 // 2015-09-25

ORDUTEGIA:  08:00-15:00 eta 16:00-18:00 (irailaren 15etik aurrera / a partir del 15 de septiembre) 

   Urtero bezala, ikasturteari agur esateko, euskaltegiko ikasle eta irakasle guztiok afaria antolatu dugu ekainaren 12rako Mendikosolo tabernan. Afaltzera hurbildu baino lehen, herriko kaleetan  euskal poteoa egingo dugu musikarekin.

 

Aurtengo ikasturtean burututako ekintzen artean, besteak beste, “kantuka” ibili garenez, poteoa egiteaz gain, klasean ikasitako kantak interpretatuko ditugu, musikak lagunduta, noski. Gainera, kantak-liburuxka ere prestatu dugu herritarrak euskal-musikan murgiltzeko gurekin batera.

 

Beraz, plan ezin hobea kurtsoa umore onean, eta lagun eta euskaldunen artean amaitzeko.