Aurten Arrigorriagako Udal Euskaltegiak euskarari, eta batez ere  erabilerari,  dagokion lekua egin nahi dio eta abenduaren 3an, aurreko urteetan bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dugu.

 

Hasteko, Berbagunea izeneko ekitaldia izango dugu goizeko zein arratsaldeko txandetan. Bost bat lagun elkartuko dira mahai baten inguruan antolatzaileek proposaturiko gaiei buruz berbetan aritzeko, eta 15 minuturik behin mahaia aldatu eta beste partaide batzuekin elkartuko dira. Halan, herriko jende euskaldunaren edo euskara ikasten ari direnen berri izateko aukera edukiko dute.

 

 

 

Horrez gain, euskaltegiko harreran, Euskal Herriko mapa huts bat dago eta ikasleek osatuko dute euren iritziz euskarak duen hitzik politena jarriz.

 

 

Amaitzeko, parte-hartzaile guztiok amaiera emango diogu ekitaldiari,  elkarrekin abesti bat kantatuz.

 

Parte hartu nahi baduzu, animatu eta hurbil zaitez euskaltegira.

 

Goizeko ekitaldia: 11:00etan

Arratsaldekoa: 18:00etan