ARRIGORIAGAKO UDAL EUSKALTEGIAK EUSKAL MUSIKAN SAKONTZEN DU
Hilero abesti bat aukeratuko da irakasleak eta ikasleak elkartzen dituen ohiko ekimenean
Arrigorriagako Udal Euskaltegiak urtero antolatzen du ikasturte osorako ekintza bateratua. Ekintza horren helburua ikasle eta irakasle guztiok gai baten inguruan aritzea, hausnarketa egitea eta azken finean gai horretan sakontzea izaten da.
Aurreko urteetan jolasak, errezetak , Euskal emakumeek arlo ezberdinetan izan duten proiekzioa , gida turistikoak… landu ditugu. Gaiok talde guztien partehartzea eskatzen dute; orain arte talde bakoitzak jolas, errezeta, emakume edo leku turistiko bat aukeratu eta informazioa prestatu du beste guztiei horren berri emateko.
Emakume euskaldunen gaia landu genuenean, adibidez, gela bakoitzean emakume bat aukeratu eta biografia prestatu genuen biografia guztiekin erakusketa antolatzeko euskaltegian. Edo errezetak landu genituenean, bozketa egin eta ikasturte amaieran irabazle atera ziren errezeta biak dastatzeko aukera izan genuen.
Aurten, gure Euskal kantak edo abestiak lantzea dugu helburu eta lehen pausuak ematen hasi gara. Esan beharrik ez dago kantak Euskal Herriaren tradizioan zelango garrantzia izan duen. Askotan gure izaera, gure pentsaera, gure bizitzeko edo pentsatzeko era ezin hobeto islatzen dira abestietan. Hori dela eta, denon artean Euskal kantarik esanguratsuenak aukeratu eta ikasiko ditugu.
Hilean abesti bat landuko dugu. Hasteko euskal kanta mitikoak izango ditugu bidelagun. Urrian, adibidez, “Lau teilatu” izan da aukeratua . Azaroan “Izarren hautsa”. Abenduan…