Abenduaren lehen astean eta hirugarren urtez jarraian ordu betez BERBAGUNEA antolatuko dugu. Gure ikasleekin antolatu arren, oro har herritar guztiei ere egin nahi diegu gonbidapena parte hartzera anima daitezen.

 

Guztira hiru saio egingo ditugu:

Abenduaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 6etatik 7etara, abenduaren 3an, ostegunean, goizeko 12etatik 13etara eta arratsaldean 20:30etik 21:30era.

 

Berbagunean parte-hartzaileek zenbait gairi buruz hitz egingo dute, taldeka eta txandaka.

 

Helburua euskara ikasgelatik ateratzea eta ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezen laguntzea.

 

Talde bakoitzean lau pertsona inguru egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hamabost edo hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira parte-hartzaileak, hain zuzen, beste gai bati buruz eta beste lagun batzuekin hitz egiteko.