Irailaren 5etik 23ra bitartean irekiko da Arrigorriagako Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea. 2016-2017 ikasturteko eskoletan izena emateko aukera egongo da. Aurreko urteetan bezala, langabezian daudenentzat eta matrikula berritzen duten ikasleentzat ere tasa murriztuak mantenduko dira. Ezagutza maila egiaztatzeko froga egin behar dutenek irailaren 28an izango dute azterketa, 10:00etan edo 16:00etan.