2017-2018 ikasturtean Arrigorriagako Udal Euskaltegian izena emateko epea irailaren 22ra arte egongo da irekita, eta aurten onura ugari eta nobedade batzuk egongo dira, hala nola hemendik aurrera titulu ofizialak euskaltegian bertan lortu ahal izango direla.

Aurten ere, ikastaroen eskaintza zabala izango dute, modulu, ordutegi eta maila ezberdinak egongo baitira. Horrez gain, mintzamenerako ikastaroak egongo dira astean bi aldiz. Era berean, EGA edo HABEko C1 maila prestatzeko ikastaroa egongo da D ereduko ikasleentzat, eta matrikula bi epetan ordaintzeko eskatu ahal izango dute.

Zentzu horretan, gogoratu beharra dago eutsi egingo zaiela, bai Arrigorriagako Udalaren zein HABEren bekei, bai Bizkaiko Foru Aldundiak euskara eskura txartelaren bitartez dituenei. 

Matrikula egin nahi duten pertsonek Euskaltegian bertan lortu ahal izango dute informazio gehiago, 94 400 20 60 eta 94 402 02 11 telefono-zenbakietara deituz edota webgunean begiratuz: www.arrigorriagakoeuskaltegia.eus.