Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Barrenkalea, 33. (Irizar jauregia) · 20570 Bergara
Tel./Fax: 943 76 44 53

BERGARAKO UDAL EUSKALTEGIAK ireki du 2020-2021 ikasturteko matrikulazioa:

Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2

Erritmoa: Astean 2, 3 edo 4 egunetan.

Ordutegia: Goizean eta arratsaldean.

Ikastaro bereziak: alfabetatze, AISA etorkinendako euskara, tabernari nahiz dendariendako ikastaroak, guraso taldeak, mintza taldeak…

Dirulaguntza sorta zabala bergararrentzat!

Bulego ordutegia: 08:30/13:00 eta 14:00/18:00

Kontaktua: 943 76 44 53 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bergarako Udal euskaltegiak C1eko aurrez aurreko ikastaro trinkoa antolatu du, irailaren 3tik 30era. Egunero  izango dira saioak, 16:30etik 18:30era. Informazioa: 943 764 453 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bergarako Udal euskaltegiak C2ko aurrez aurreko ikastaro trinkoa antolatu du, irailean, 2019-2020 ikasturtean euskaltegiren batean aritutakoei zuzendua.  Astean bi saio izango dira, arratsaldez, 16:30etik 19:00etara. Informazioa: 943 764 453 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bergarako Udal Euskaltegiak herriko hika lantzeko ikastaroa antolatu du. 2 h-ko 5 saio izango dira, arratsaldez, otsailaren 7an, 10ean, 11n, 12an eta 17an. 15 euro kostako da.

Ikastaroen ezaugarriak:

  • Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
  • Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
  • 10 orduko ikastaroak dira. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
  • Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15 euro ordainduko da.

 

Ikastaroen helburuak:

  • Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
  • Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.

 

Zeinek har dezakeen parte

− 16 urtetik gorako edozeinek.

 

Egunak eta tokia:

  • Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 8ra arte.
  • 2019ko azaro-abendu bitartean emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.
  • Udal Euskaltegian emango dira ikastaroak (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).

Bergarako Udal Euskaltegiak ALFABETATZE ikastaroa antolatu du. Euskaldun zaharrei zuzendua, helburua da idazten eta leitzen trebatzea. Astelehen eta eguaztenetan, 08:30etik 10:30era. Ekainera arte. Informazio gehiago Udal Euskaltegian bertan (Barrenkalea, 33), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidea edo 943 76 44 53 telefonoan.