Bergarako Udal Euskaltegiak C1 (EGA) mailako ikastaro trinkoa antolatu du, irailaren 12tik urriaren 19ra. Egunean 3 orduko saioak izango dira, arratsaldeko 5etatik 8etara. 101 euro kostako da, eta ikasleek ohiko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte.