Ikastaroen ezaugarriak:
- Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
- 10 orduko ikastaroak dira. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
- Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15 euro ordainduko da.
Ikastaroen helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
- Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.
Zeinek har dezakeen parte
− 16 urtetik gorako edozeinek.
Egunak eta tokia:
- Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 8ra arte.
- 2019ko azaro-abendu bitartean emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.
- Udal Euskaltegian emango dira ikastaroak (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).