Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Kalebarren plaza, 2  · 20870 Elgoibar
Tel./Fax: 943 74 27 31

 

Debabe Udal Euskaltegiak 4. mailako ikastaroa eskainiko du aurten ere. HABEren 4. maila Europar Erreferentzia markoaren C2ren (menderatze-mailaren) parekoa da, eta, oro har, goi-mailako kulturari dagokion euskarazko gaitasun komunikatiboaren adierazle dugu.

 Ikastaroa egokia da euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (lanean batez ere) erabili nahi/beharko duenarentzat edo jadanik erabiltzen duenarentzat; esaterako: Administrazioan lan egin nahi dutenentzat, goi-mailako ikasketak izanik; irakaskuntza arlokoentzat; abokatu eta ekonomialarientzat, eta abar.

 Laugarren mailako ikastaroan gaitasun orokorra eta espezifikoa lantzen dira. Ikasleak gaitasun orokorrak landuko ditu taldekako ikastaroan; espezifikoak lantzeko, berriz, proiektua egin beharko du.

 4. mailako ikastaroan matrikulatzeko, 3. mailako euskara-agiria edo baliokidea (EGA, 3. HE) izan behar du ikasleak. Maila gainditzen duenak Kultura sailburuaren 4. mailako egiaztate-agiria jaso ahal izango du. Agiri horrek baliokide du IVAPeko 4. hizkuntz eskakizuna.

Informazio gehiago nahi duenak Debabe Udal Euskalegira jo dezake, Kalebarren plaza 2, edo 943 742731 telefonora deitu. Matrikula zabalik dago irailaren 26ra arte.

DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatean, matrikula irekita irailare 26ra arte.

ESKAINTZAK:

Aurrez aurrekoak: 2, 3 edo 4 egun astean, mailaren arabera.

Autoikaskuntza internet bidez

Ikastaro bereziak (enpresak, AISA, merkatariak eta ostalaritza)

Perfilak (Administrazioa, Osakidetza, Hezkuntza, ...)

HABEREN 1., 2., 3. ETA 4. MAILAK - EGA

!6 urtetik gorakoentzat

Langabetu, ikasle eta gurasoek MATRIKULA ERDIA eta bekak.

Informa zaitez Udal Euskaltegian! (943 742731)

DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitateak jakinarazten du Uda Ikastaroan izena emateko epea oraindik ere irekita dagoela ekainaren 24ra arte. Interesatuok pasatu Elgoibarko Udal Euskaltegitik edo deitu 943 742731 telefonora. 

Ordutegia, goizeko 08:00etatik 14:00etara.

DEBABE Udal Euskaltegiak jakinarazten du hurrengo hiru ikasturteetarako Lan-poltsa berria osatuko duela.

Interesatuok hemen dituzue oinarriak