Debabe Udal Euskaltegiak 4. mailako ikastaroa eskainiko du aurten ere. HABEren 4. maila Europar Erreferentzia markoaren C2ren (menderatze-mailaren) parekoa da, eta, oro har, goi-mailako kulturari dagokion euskarazko gaitasun komunikatiboaren adierazle dugu.

 Ikastaroa egokia da euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (lanean batez ere) erabili nahi/beharko duenarentzat edo jadanik erabiltzen duenarentzat; esaterako: Administrazioan lan egin nahi dutenentzat, goi-mailako ikasketak izanik; irakaskuntza arlokoentzat; abokatu eta ekonomialarientzat, eta abar.

 Laugarren mailako ikastaroan gaitasun orokorra eta espezifikoa lantzen dira. Ikasleak gaitasun orokorrak landuko ditu taldekako ikastaroan; espezifikoak lantzeko, berriz, proiektua egin beharko du.

 4. mailako ikastaroan matrikulatzeko, 3. mailako euskara-agiria edo baliokidea (EGA, 3. HE) izan behar du ikasleak. Maila gainditzen duenak Kultura sailburuaren 4. mailako egiaztate-agiria jaso ahal izango du. Agiri horrek baliokide du IVAPeko 4. hizkuntz eskakizuna.

Informazio gehiago nahi duenak Debabe Udal Euskalegira jo dezake, Kalebarren plaza 2, edo 943 742731 telefonora deitu. Matrikula zabalik dago irailaren 26ra arte.