Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Teresa-Murga Eraikina. Goienkale z/g. 2.solairua. 48260 Ermua
Tel.: 943 17 09 25 · Fax: 943 17 91 55

2014-15 ikasturteko matrikula epea zabalik.

- Irailaren 1etik aurrera zabalik dago 2014-15 ikasturteko matrikula epea. Aurreko urteetan bezala, ikastaroa urritik ekainera artekoa izango da.

- Maila eta erritmo ezberdinak (10/6/5 ordu astean).

- Guraso, dendari-ostalari eta hizkuntza eskakizunak eskuratzeko ikastaroak.

- Bestalde, azpimarratzekoa da ikasturte honetan langabetuek, eta euskaltegian lehenengo aldiz maila baxu batean abiatzen diren ikasleek ere matrikula sariaren erdia baino ez dutela ordaindu beharko. Gainera, aurretik zeuden diru laguntzak ere mantendu egiten dira.

- Matrikula burutzeko edo informazio gehiago eskuratu nahi duten guztiak euskaltegitik pasa daitezke goizeko 9:00etatik 13:00etara edo arratsaldean 16:30etik 20:00etara. Bestela 943170925 tekefonora deituta edo emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) harremanetan jartzeko aukera ere badago, edozer argitu nahi izanez gero.

Urriko azterketak prestatzeko 80 orduko ikastaroa irailean - 2. maila - arratsaldetan astelehenetik ostiralera lau ordu.

Ermuko praktika egitasmoen barruan mintzodromoa antolatu da euskaldunak eta euskara ikasten ari garenok elkar ezagutzeko.

Ekainaren 7an eguerdiko 13:00etan Herriko Plazan elkartuko gara.

Anima zaitezte eta eman izena herriko euskaltegietan!!!

 

Ermuko Udal Euskaltegiak merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroa eskainiko du urtarriletik aurrera.

Ikastaroa langile hauen neurrira prestatuta egongo da beren lan-esparruan hizkuntzaren ezagutza, eta komunikazio gaitasuna hobetzeko.

Astean bi egunetan.

Matrikula abenduaren 13ra arte.