Bergarako Udal Euskaltegiak herriko euskalkia lantzeko ikastaroa antolatu du. Bertan parte hartzeko, derrigorrezkoa da euskaraz jakitea; ez, ordea, euskalkian berba egiten jakitea. Helburuak honako hauek dira:

  • Herriko euskalkia aberastea
  • Eguneroko jardunean sarritan egin ohi diren akatsak zuzentzea
  • Herriko euskalkian jarduteko konfiantza hartzea.

Iraupena: 10 eskola-ordu

Prezioa: 15 euro

Noiz: azaroan (interesatuekin zehaztuko dira egutegia eta ordutegia)

Izena emateko epea: azaroaren 8ra arte

Bergarako Udal Euskaltegiak irekia du 2018-19 ikasturtean izena emateko epea. Maila eta ordutegi guztiak eskaintzen ditu, A1etik C2ra, baita mintza- eta alfabetatze-taldeak ere. Aurrez aurreko saioez gain, autoikaskuntza ere eskaintzen du. Diru-laguntza sistema zabala du Udal Euskaltegiak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo 943 76 44 53 telefonora edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

2018ko irailaren 3tik 21era / Del 3 al 21 de septiembre de 2018

 

Irailaren 3tik 21era bitartean zabalik egongo da Arrigorriagako Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea 2018-2019 ikasturteko eskoletan izena emateko.

 

Del 3 al 21 de septiembre estará abierto el plazo de matrícula en el Euskaltegi Municipal de Arrigorriaga para el curso 2018-2019.

 

DATORREN ASTEAN ARRIGORRIAGAKOAK ASTIGARRARA GOAZ

 

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak urteroko txangoa antolatu du otsailaren 27rako. Euskaltegiak 30 urte betetzen dituen honetan Gipuzkoara joango gara, Astigarragara hain zuzen ere.

 

Bertan Euskal Sagardoaren Museoa bisitatuko dugu lehenengo, ondoren Rezola sagardotegian bazkaltzeko.

 

Bazkalostean kantuka eta kontuka igarotzea espero dugu eta arratsaldean Donostiara hurbilduko gara, 2016ko Europako Kultura hiriburua dela aprobetxatuz, arratsalde-pasa egitera.

 

Lagun giro euskalduna eta umore ona ez dira falta izango, ez horixe!

GOIZEAN

08:00etan — GOSARIA ETA MINTZODROMOA

 

10:00etan --- MINTZODROMOA

 

11:30etan --- KANTUAK

 

12:00etan --- MOKADUA

 ARRATSALDEAN

15:00etan --- KAFETXOA ETA MINTZODROMOA

 

18:00etan --- ANDRA MARIN FAMILI ARGAZKIA

 

18:30etan --- ANDRA MARIN AULKIEN JOKOA

 

19:30etan --- KANTU-PINTXO POTEOA ETA

                    MINTZODROMOA  EUSKALTEGIAN