Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Karobieta 63 (antiguo ambulatorio) · 20120 Hernani
Tel.: 943 33 18 96

Joan den ikasturtean izan zuen arrakasta ikusita, Hernaniko Udal Euskaltegiak berriz jarriko du abian KAFE TERTULIA izeneko ekimena. Dakizuenez, bertan edonork parte har lezake: euskara ikasten ari denak, praktikatu egin nahi duenak, euskaraz une atsegin bat pasa nahi duenak... Urriaren 28tik aurrera, asteazkenero bilduko gara GUNEA garagardotegian arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Ez da izenik eman behar, ez da ordadindu behar... nahi duzuenean joan eta kitto, kontsumizio baten truke. Euskaltegiko irakasle bat izango duzue dinamizatzaile.

Eskaintza zabala:

Aurrez aurre eta autoikaskuntza

Astean 10, 6 eta 5 orduko moduluak

Goizean, eguerdian, arratsaldean edo gauean

Euskara ikasteko

Titulu ofizialak ateratzeko

Euskara mantentzeko eta hobetzeko taldeak

 

Diru-laguntza handiak

Hernanin erroldatutako edonorentzat: %70

Langabezia-, ikasle-, erretiratu- edo desgaitasun-txartela izanez gero: %90

 

Bulego ordutegia

Goizez: 09:30 – 13:30

Arratsaldez: 16:30 – 19:30

8. argazki-lehiaketa egin dugu Hernaniko Udal Euskaltegian eta honako hauek izan dira irabazlea eta bi finalistak:

 

1. saria: Ibiltzen… on the street 

Virginia Jimenez

 

 

 

 

 

Finalista: Basoan

Jesús Sanchez

 

 

 

 

 

Finalista: Erre bitartean zain

Miryam Gordo

 

Euskaltegiko ikasle eta irakasle talde bat barnetegian izan ziren joan den asteburuan, ekainak 6 eta 7. Ederki pasatzeaz gain, Nafarroako herri horietako eta inguruko hainbat txoko ezagutu zituzten, besteak beste, Sarasolako gaztainadia, Lezealde kobazuloa, Leurtzako urtegia eta Zubietako errota bat.

Hurrengo batean ere joateko animatuta etorri ziren ikasleak.

 

Dagoeneko irekita dago Hernaniko Udalean euskaltegian ikasteagatik beka eskatzeko epea:

  • Noiztik noiz arte: maiatzaren 25etik ikasturtea amaitu arte, ekainaren 19a.

  • Non: Udal Euskaltegian

  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Eskari-orria sinatuta eta banketxeko zigiluarekin: eskatu irakasleari edo bulegoan.

    • Nortasun agiriaren kopia

    • Ikasle-, langabetu-, erretiratu- edo desgaitasun-txartelaren kopia, izanez gero.

Dagoeneko bi saio egin ditugu eta arrakasta polita izan du ekimenak, jende mordoska bildu du. Denetarik izan da parte hartzaileen artean: ikasleak, ikasle ohiak, ikasle ohiek ekarri dituzten lagunak, kaleko euskaldunak... Hasiera emana dago eta orain astez aste jarraituko dugu. Beraz, Hernanikoa bazara eta euskara praktikatuz une atsegin pasa nahi baduzu kafe baten bueltan, animatu eta etorri asteazkenetan GUNEA garagardotegira arratsaldeko 17:00etan. Badakizu, ez dugu konpromisorik eskatzen, gutxienez kontsumizio bat egitea besterik ez.