Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Karobieta 63 (antiguo ambulatorio) · 20120 Hernani
Tel.: 943 33 18 96

Dagoeneko bi saio egin ditugu eta arrakasta polita izan du ekimenak, jende mordoska bildu du. Denetarik izan da parte hartzaileen artean: ikasleak, ikasle ohiak, ikasle ohiek ekarri dituzten lagunak, kaleko euskaldunak... Hasiera emana dago eta orain astez aste jarraituko dugu. Beraz, Hernanikoa bazara eta euskara praktikatuz une atsegin pasa nahi baduzu kafe baten bueltan, animatu eta etorri asteazkenetan GUNEA garagardotegira arratsaldeko 17:00etan. Badakizu, ez dugu konpromisorik eskatzen, gutxienez kontsumizio bat egitea besterik ez.

Euskara ikasten ari al zara? Ikasten ibili bai, baina ez al daukazu norekin hitz egin? Edo lotsa ematen al dizu? Euskalduna izan eta gustatuko al litzaizuke ikasten ari direnei laguntzea? Une atsegin bat pasa nahi al duzu euskara praktikatuz? Erantzuna: KAFE TERTULIA.

Udal euskaltegiak KAFE TERTULIA jarriko du martxan. Datorren astean hasiko gara, asteazkenean, hilak 21. KAFE TERTULIAK euskara modu informal batean praktikatzeko aukera emango dizu. Astean behin izango da zita GUNEA garagardotegian, asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Hiru edo lau pertsona mahai baten bueltan eseriko gara, kafe bat-edo eskatu eta goxo-goxo euskaraz aritzeko aukera izango dugu.

Ez da izenik eman behar, ez da asteroko konpromisorik eskatuko; besterik gabe, libre egonez gero eta euskara praktikatuz une atsegin bat pasa nahi izanez gero, azaldu asteazkenetan GUNEA garagardotegian. Irakasle bat izango duzue zain laguntzeko.

Animatu eta etorri!

Ekin diogu 2015ari. Horrekin batera Hernaniko Udal Euskaltegiak matrikula berriz zabaldu du. Aukera izango duzue martxan dauden taldeetan sartzeko.

Atzo, abenduak 1, mintzodromoa egin genuen Hernanin udal euskaltegiak antolatuta. 153 pertsona aritu ziren jo eta ke euskaraz goiz eta arratsalde: euskara ikasleak, euskara ikasle ohiak, instituko ikasleak, kaleko jendea... Aukera izan genuen, gainera, diasporako bi euskara ikaslerekin konektatu eta hitz egiteko: Txileko Cristianekin eta Ingalaterrako Mariarekin.

Arrakasta ikusita, datorren urtean berriz!

Datorren urtean edango dugun sagardoa oraintxe ari da irakiten upeletan. Hernaniko euskaltegikook atzo Iparragirre sagardotegia bisitatu genuen eta bertatik bertara ikusi sagardoa egiteko prozesu osoa: hasi sagastietatik eta upeletaraino. baita datorren urtean edango dugun sagardoa probatu ere!

Irailaren 19ra arte egongo da izena emateko epea irekita. Bulego ordutegia: goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 19:30era.

Aurrez aurreko taldeak eta autoikaskuntza dauzkagu. Aurrez aurre astean 10, 6 eta 5 orduko saioak. Goizez, eguerdiz, arratsaldez eta gauez ditugu taldeak.

Diru-laguntzak handiak: %65 denek eskura dezakete eta %85 langabetu, ikasle, erretiratu edo desgaitasun txartela izanez gero.