Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Karobieta 63 (antiguo ambulatorio) · 20120 Hernani
Tel.: 943 33 18 96

Egin berri dugu Argazki Lehiaketaren sari-banaketa, aurtengoa 12. edizioa izan da Hernaniko Udal Euskaltegian.

Jarraian dituzue irabazlea eta finalistak:

 

Irabazlea: Joxe Ramon Oruezabala

Argazkia: Lehengo industriako historia

 

1. finalista: Miriam Peña

Argazkia: Aizkorri bidea

 

2. finalista: Mamen Navarro

Argazkia: Udazkena

 

Zorionak irabazleei eta parte hartu duzuen guztioi!!!!

Hernaniko Udal Euskaltegiak 25 urte bete ditu. 25 urteak gogoratzeko bideo bat grabatu dugu ikasle ohi, ikasle eta irakasleekin. Bideoa herriko kultur etxean egindako ekitaldian ikusteko aukera izan dugu. Bideoaz gainera, Joxan Goikoetxea, Josune Marin eta Mikel Urdangarinen kantaldia izan dugu; baita lunch bat ere, 25 urte hauek elkarrekin gogoratzeko giro ederrean.

Hernaniko Udal Euskaltegian izena emateko matrikula epea zabalik dago irailaren 23ra arte.

Bulego ordutegia:

  • Goizez: 9:30 - 13:30
  • Arratsaldez: 16:30 - 19:30

Titulua ateratzeko ikastaroak, euskara mantendu eta hobetzekoak... zure helburua edozein dela ere, etorri eta informa zaitez. Izango dugu zuretzat eskaintza egokia.

Infomazio gehiago telefono honetara deituta: 943 33 18 96 edo helbide honetara idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Asteburu honetan Urretxu aldean ibili dira Hernaniko Udal Euskaltegiko 12 ikasle eta bi irakaslea. Euskara parkatikatzeaz gain, aukera aprobetxatu dute inguruak ezagutzeko. Giro ederrean pasa dute asteburua, eguraldia ere lagun. Motzegia izan dela eta, berriz joateko gogoz etorri dira.

Udal euskaltegiak matrikula irekia izango du urtarrilean. Ikasleek aukera izango dute martxan dauden honako talde hauetan sartzeko:

  • Goizean: A1, B1, B2 eta C1

  • Eguerdian (14:30 – 16:30): Euskara modu lasaian hobetzeko eta praktikatzeko.

  • Arratsaldean: B1, B2 eta C1

  • Gauean: B1 eta B2

Joan den ikasturtean izan zuen arrakasta ikusita, Hernaniko Udal Euskaltegiak berriz jarriko du abian KAFE TERTULIA izeneko ekimena. Dakizuenez, bertan edonork parte har lezake: euskara ikasten ari denak, praktikatu egin nahi duenak, euskaraz une atsegin bat pasa nahi duenak... Urriaren 28tik aurrera, asteazkenero bilduko gara GUNEA garagardotegian arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Ez da izenik eman behar, ez da ordadindu behar... nahi duzuenean joan eta kitto, kontsumizio baten truke. Euskaltegiko irakasle bat izango duzue dinamizatzaile.