Gaur Hernaniko Udal euskaltegiko ikasle eta irakasleok EUREKA zientzia museora joango gara bertan dagoen PLASTINATION erakusketa ikustera. Erakusketak bere gorputza zientziari ematea erabaki zuten gizabanakoetatik datozen HEZURREZKO eta PLASTINATUTAKO elementuen bilduma erakusten du, PLASTINATION teknikaren bidez osatuak. Beraz, aukera izango dugu  giza gorputzaren zehaztasun guzti-guztiekin ikusteko.