Euskara ikasten ari al zara? Ikasten ibili bai, baina ez al daukazu norekin hitz egin? Edo lotsa ematen al dizu? Euskalduna izan eta gustatuko al litzaizuke ikasten ari direnei laguntzea? Une atsegin bat pasa nahi al duzu euskara praktikatuz? Erantzuna: KAFE TERTULIA.

Udal euskaltegiak KAFE TERTULIA jarriko du martxan. Datorren astean hasiko gara, asteazkenean, hilak 21. KAFE TERTULIAK euskara modu informal batean praktikatzeko aukera emango dizu. Astean behin izango da zita GUNEA garagardotegian, asteazkenetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Hiru edo lau pertsona mahai baten bueltan eseriko gara, kafe bat-edo eskatu eta goxo-goxo euskaraz aritzeko aukera izango dugu.

Ez da izenik eman behar, ez da asteroko konpromisorik eskatuko; besterik gabe, libre egonez gero eta euskara praktikatuz une atsegin bat pasa nahi izanez gero, azaldu asteazkenetan GUNEA garagardotegian. Irakasle bat izango duzue zain laguntzeko.

Animatu eta etorri!