Dagoeneko bi saio egin ditugu eta arrakasta polita izan du ekimenak, jende mordoska bildu du. Denetarik izan da parte hartzaileen artean: ikasleak, ikasle ohiak, ikasle ohiek ekarri dituzten lagunak, kaleko euskaldunak... Hasiera emana dago eta orain astez aste jarraituko dugu. Beraz, Hernanikoa bazara eta euskara praktikatuz une atsegin pasa nahi baduzu kafe baten bueltan, animatu eta etorri asteazkenetan GUNEA garagardotegira arratsaldeko 17:00etan. Badakizu, ez dugu konpromisorik eskatzen, gutxienez kontsumizio bat egitea besterik ez.