Joan den ikasturtean izan zuen arrakasta ikusita, Hernaniko Udal Euskaltegiak berriz jarriko du abian KAFE TERTULIA izeneko ekimena. Dakizuenez, bertan edonork parte har lezake: euskara ikasten ari denak, praktikatu egin nahi duenak, euskaraz une atsegin bat pasa nahi duenak... Urriaren 28tik aurrera, asteazkenero bilduko gara GUNEA garagardotegian arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Ez da izenik eman behar, ez da ordadindu behar... nahi duzuenean joan eta kitto, kontsumizio baten truke. Euskaltegiko irakasle bat izango duzue dinamizatzaile.