Hernaniko Udal Euskaltegiak 25 urte bete ditu. 25 urteak gogoratzeko bideo bat grabatu dugu ikasle ohi, ikasle eta irakasleekin. Bideoa herriko kultur etxean egindako ekitaldian ikusteko aukera izan dugu. Bideoaz gainera, Joxan Goikoetxea, Josune Marin eta Mikel Urdangarinen kantaldia izan dugu; baita lunch bat ere, 25 urte hauek elkarrekin gogoratzeko giro ederrean.