Nomofobikak: “Sarean kateatuak” antzezlana ikusteko aukera izango da Biterin urriaren 30ean, asteazkena, 18:00etan; DOHAINIK udal euskaltegiaren eskutik. Antzezlanak “Poltsikoko antzerki sorkuntzako lehen saria” irabazi zuen 2016an. Geroztik hamaika emanaldi izan dira hainbat antzoki, kultur etxe, ikastetxe eta abarretan. Orain Hernanin.

 

Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreek sakelako telefonoarekiko, mobilerakiko, menpekotasunaren aurrean jarriko gaituzte, eta barrea eragiteaz gain, burua astindu eta hausnartzera ere bultzatuko gaituzte.

 

Badakizu, gustua baduzu, asteazkenean, 18:00etan Biterin duzu hitzordua.

 

Hona hemen aurrerapen bat:

https://ttipia.eus/eu/show-item/sarean-kateatuak