Gaur, irailak 30, hasi da 2019-20 ikasturtea. Hori dela eta, euskaltegiaren atarian, ikasturtearen hasierako ekitaldia burutu dugu. Ikasle eta irakasleak ez ezik, hemen izan ditugu gure artean euskarako zinegotzia, Jon Antxordoki, eta Euskara Zerbitzuko burua, Iñaki Arruti. Prentsaren ordezkariak ere bertaratu dira (Txintxarri, DV eta Noticias).
Hona hemen bildu garenon argazkia:
EKITALDIAREN BIDEOA (klitatu irudiaren gainean)
IKASTURTEAREN ATARIAN
Euskararekin Match!
DOINUA: Sagutxo batzuekin (entzuteko klikatu loturan)
PDFa itzulpenarekin.
BESTE IKASTURTE BAT
DUGU ATARIAN
euskararen errota
jartzeko arian.
Lan egin beharko da
modu nabarian
oparoa izan dadin
bere emarian.
TITULUAK ON DIRA
EZ DA ZALANTZARIK
ahaleginean ez da
falta arantzarik.
Lortzen duenak badu
lan esperantzarik
ahaztu gabe ordea
mingainan dantzarik.
EUSKARA BIZI DADIN
eman zaiogun hats
erabilerak ez du
izan behar aldats.
Zer egin behar dugun
hitz gutxitan horratx:
euskaraz izateko
EUSKARAREKIN MATCH!
Atxu
OSATUTAKO TALDEETAN.
Harremanetan jartzeko, dei ezazu 943 361621 telefonora, edo bidal ezazu e-maila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
(Klik egin gainean)