Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Luardo Etxea. Bajada Sabanika, 4 · 20830 Mutriku
Tel./Fax: 943 60 30 94

 

Debabe Udal Euskaltegiak 4. mailako ikastaroa eskainiko du aurten ere. HABEren 4. maila Europar Erreferentzia markoaren C2ren (menderatze-mailaren) parekoa da, eta, oro har, goi-mailako kulturari dagokion euskarazko gaitasun komunikatiboaren adierazle dugu.

Ikastaroa egokia da euskara maila jasoagoa izan nahi duen edonorentzat eta euskara tresna gisa (lanean batez ere) erabili nahi/beharko duenarentzat edo jadanik erabiltzen duenarentzat; esaterako: Administrazioan lan egin nahi dutenentzat, goi-mailako ikasketak izanik; irakaskuntza arlokoentzat; abokatu eta ekonomialarientzat, eta abar.

Laugarren mailako ikastaroan gaitasun orokorra eta espezifikoa lantzen dira. Ikasleak gaitasun orokorrak landuko ditu taldekako ikastaroan; espezifikoak lantzeko, berriz, proiektua egin beharko du.

4. mailako ikastaroan matrikulatzeko, 3. mailako euskara-agiria edo baliokidea (EGA, 3. HE) izan behar du ikasleak. Maila gainditzen duenak Kultura sailburuaren 4. mailako egiaztate-agiria jaso ahal izango du. Agiri horrek baliokide du IVAPeko 4. hizkuntz eskakizuna.

Informazio gehiago nahi duenak Debabe Udal Euskalegira jo dezake, LUARDO ETXEA, Sabanika Aldapa, 4, edo 943 603094 telefonora deitu. Matrikula zabalik dago irailaren 26ra arte.

DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatean, matrikula irekita irailare 26ra arte.

ESKAINTZAK:

Aurrez aurrekoak: 2, 3 edo 4 egun astean, mailaren arabera.

Autoikaskuntza internet bidez

Ikastaro bereziak (enpresak, AISA, merkatariak eta ostalaritza)

Perfilak (Administrazioa, Osakidetza, Hezkuntza, ...)

HABEREN 1., 2., 3. ETA 4. MAILAK - EGA

!6 urtetik gorakoentzat

Langabetu, ikasle eta gurasoek MATRIKULA ERDIA eta bekak.

Informa zaitez Udal Euskaltegian! (943 603094)

La Mancomunidad de Euskaltegis Municipales DEBABE, comunica que aún está abierta la matrícula para el curso de verano hasta el día 24 de junio. Los interesados pueden pasar por el Euskaltegi Municipal de Mutriku o llamar al teléfono 943 603094.

El horario de oficina es de 08:30 a 14:30 horas.

DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitateak jakinarazten du Uda Ikastaroen izena emateko epea oraindik ere irekita dagoela ekainaren 24ra arte. Interesatuok pasatu Mutrikuko Udal Euskaltegitik edo deitu 943 603094 telefonora.

Ordutegia goizeko 08:30etik 14:30era.

DEBABE Udal Euskaltegiak jakinarazten du hurrengo hiru ikasturteetarako Lan-Poltsa berria osatuko duela.

Interesatuok hemen dituzue oinarriak.