16 urtetik gorako edozeinek ikas edo hobetu dezake bere euskara maila UDAL EUSKALTEGIetan.

UDAL EUSKALTEGIok Eusko Jaurlaritzk eskatzen dituen kalitate baldintzak betetzen ditugu eta euskararen irakaskuntzan erabiltzeko material eta baliabide didaktiko egokiak ditugu, bai aurrez aurreko ikastaroetan erabiltzeko eta bai autoikaskuntzarako ere. Horrela, unean uneko eskariari egokitzeko ahalegina egiten dugu etengabe, eta herrian bertan sortzen diren beharrei egokitzeko gaitasuna dugu.

UDAL EUSKALTEGIetako irakasleek Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen ikasketa agiriak dituzte eta, horrez gain, oposaketa-azterketa bat ere gainditua dute.

Lehenengo UDAL EUSKALTEGIak 1981ean sortu ziren eta Euskal Autonomia Erkidego osoan hedatu ziren, instituzioen ardurapean helduen euskalduntze eta alfabetatzeaz arduratzeko.

Gaur egun, 38 euskaltegiko sarea osatzen dute, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban zabaldurik.