Bertsolari Txapelketa Nagusia finalaurrekoetara iritsita, egunotan lehia bizian dabiltza bertsolariak batean eta bestean, eta haiei entzuten eta txaloka bertsozale guztiak. 
Euskaltegira ere iritsi ziren bertsoak asko ez dela -urriaren 22an, hain zuzen ere-, eta gurera Arkaitz Oiartzabalen eskutik etorri ziren. Bertsolari oiartzuarrak saio bikaina eskaini zigun eta adi-adi eduki gintuen entzuleok. Bertsoen mundua zeinen gustagarria izan litekeen, baina txapelketan parte hartzen duen bertsolariak langintza horretan zenbateko izerdiak bota behar izaten dituen... Halaxe aritu zitzaigun, patxadaz, Xamoa, eta berak hain ondo ezagutzen duen bertsoen mundura hurbildu gintuen.