Joan den asteazkenean Nekane Martiarena izan genuen euskaltegian. Sendabelarren inguruan aritu zitzaigun Nekane. Hitzaldia baino solasaldia izan zen asteazkenekoa, hurbileko solasa. Hitzaren, diapositiben eta otarrean ekarri zizkigun belarrei esker, gertu ibili genituen pasmo-belarra eta azeri-buztana, berbena eta horma-belarra, plantina, sorginbelarra, intsusa eta bostorria, iodo belarra eta osina.