Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Udal Euskaltegiak

Atzo hasi zen HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea eta urriaren 5era arte izango da zabalik.

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana HABE2016ko martxoaren 18tik 2017ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2016/2017 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana:
    - HABEren mailei dagokienez, 2016. urteko bigarren ebaluazio garaian edo ohiko bigarren deialdian edo deialdi irekian, edo 2017. urteko lehen ebaluazio-garaian edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    - 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.

Diru-laguntzen zenbatekoa gehienez:

  • HABEren A1 maila: 125 euro
  • HABEren A2 maila: 175 euro
  • HABEren B1 maila edo baliokidea: 550 euro
  • HABEren B2 maila edo baliokidea: 400 euro
  • HABEren C1 maila edo baliokidea: 150 euro
  • HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro
Informazio gehiago:

Eskaria egiteko

 

Ostegunean, apirilak 7, zabalduko da HABEren mailak egiaztatzeko 2016ko lehen deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:

  • Apirilaren 7tik 14ra (biak barne): matrikula egin

B1 maila

  • Ekainaren 7tik 9ra: mintzameneko probak
  • Ekainaren 13an eta 14an: idazmeneko proba
  • Ekainaren 22an: irakurmeneko eta entzumeneko probak

B2 maila

  • Maiatzaren 6an eta 7an: irakurmeneko eta entzumeneko probak
  • Maiatzaren 14an: idazmeneko proba
  • Ekainaren 23tik 25era: mintzameneko probak

C1 maila

  • Maiatzaren 6an eta 7an: irakurmeneko eta entzumeneko probak
  • Maiatzaren 14an: idazmeneko proba
  • Uztailaren 1ean eta 2an: mintzameneko probak

C2 maila

  • Maiatzaren 3an: irakurmeneko eta entzumeneko probak
  • Maiatzaren 14an: idazmeneko proba
  • Uztailaren 2an: mintzameneko probak

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago hemen

 

Zabalik dago EGA agiria lortu ahal izateko 2016eko lehenengo deialdiko matrikula-epea.

Hona hemen deialdiaren data garrantzitsuenak:

  • Matrikula-epea: urtarrilaren 7tik 21era, biak barne
  • Atariko proba: otsailaren 20an
  • Proba idatzia: martxoaren 5ean
  • Ahozko proba: maiatzaren 20an, 21ean, 27an edo 28an

Informazio gehiago hemen

Matrikula on-line egin behar da hemen

 

 

Gaur, irailak 15, zabaldu da HABEren mailak egiaztatzeko 2015eko bigarren deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:

  • Irailaren 15etik 21era (biak barne): matrikula egin
  • Urriaren 9an eta 10ean: irakurmena eta entzumena ebaluatzeko probak norberaren euskaltegian
  • Urriaren 16an: irakurmen eta entzumen-proben emaitzak
  • Urriaren 24an: idazmen-proba
  • Azaroaren 19an: idazmenaren emaitzak
  • Azaroaren 27 eta 28an: Lehen eta bigarren mailetako ahozko probak
  • Abenduaren 3an eta 4an: Hirugarren mailako ahozko probak
  • Abenduaren 4an: Laugarren mailako ahozko probak
  • Abenduaren 16an: Emaitzak

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago hemen



Udal Euskaltegiok, euskaltegi publikoak garen aldetik, funtsezko eginkizuna betetzen dugu kokatuta gauden herri guztietan. Izan ere, gure udaletako euskara planetako ildo eta helburuen zerbitzuan aritzen gara.

Gure jarduera horretan, euskara dugu oinarri eta lokarri. Euskara da gure komunikazio tresna eta lan tresna, eta herritarrena ere izan dadin ahalegintzen gara, bete-betean, euskaraz komunikatzeak herritarren arteko lotura sendotzen duela ziur baikaude. Hortik aurtengo gure publizitate-leloa: EUSKARAK BATZEN GAITU / EL EUSKERA NOS UNE.

Hizkuntza bera partekatzeak, sendotasuna eskaintzen digu, komunitate bizi bihurtzen gaitu eta bizikidetzan laguntzen du: euskaraz elkar agurtzeak, erosketak egiteak, kirola egiteak, prentsa irakurtzeak edota irratia entzuteak … euskaraz “eskerrik asko” edo “maite zaitut” esateak… euskaraz facebook, twitter, blogetan eta abarretan komunikatzeak… euskaraz haur eta gazteekin, heldu eta aitona-amonekin hitz egiteak eta haiekin gozatzeak… euskaraz jaietan eta une serioetan… euskaraz euskaldunekin bai jakina, baina, baita senegaldar, hego-amerikar, errumaniar edota estatutik hurbiltzen zaizkigun herritarrekin ere hitz egiteak.

EUSKARAK, gure hizkuntzak, hain berezia den hizkuntza horrek, beste hizkuntzak bezain erraza edo zaila den horrek, hain hitz, esamolde eta soinu bereziak dituen horrek, BATU EGITEN GAITU, eta, helburu hori lortzeko ahaleginetan  jarraituko dugu, eta gure baliabideak eta gogoa horretara jarriko, aurten ere, EAEko udal euskaltegi guztiok,  herritar guztion zerbitzuan.

EGAko 2015eko bigarren deialdiko Atariko Proba datorren larunbatean izango da (irailak 19).